XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

3.- HITZEN ESANAHIA ZEHAZTUZ Salmenta Esne, haragi eta gainerako jeneroak saldu egiten dira azkenean eta horri deitzen diogu salmenta.

Jeneroak sortzen egiten den lana salmentarekin bukatzen delako sartu dugu hemen.

Ondasun mugi-ezinak Lurrak, eraikintzak, teilatupeak, makineria eta ematen ari den ganadua (behi, ardi, behor) sartzen da hemen.

Atipikoak Azterketa hontan esnea eta haragiaren kontuak atera ditugu.

Baserriotan, ordea, esnea eta haragiaz gainera badira beste diru-iturri batzuk.

Gutxi eman ohi dutelako albo-etekin bezala hartzen ditugu; baina urteko kontualdian sartzen dira.

Garrantziarik haundiena hauek dute: -Makineriaz hauzoan egindako lanak /- Hartukizunen korrituak (Gurelesan jarria daukaten diruarena, e.b.)/- Pentsu koperatibako retornoak.